IKA Euskaltegiak

Albisteak

Zatoz barnetegira!

IKAk antolatutako lehiaketan parte hartu eta bideo-bikoizketa laburra grabatu, euskaltegiko edo kanpoko ikasleak barnetegira joatera anima daitezen. Irakurri +

Baduzu -euskal kontsumitzaileen kluba

Baduzu euskal kontsumitzaileen kluba ezagutzen duzu? Euskaraz non kontsumitu jakin eta esateko lekua da, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlanean martxan jarri duten webgunea baduzu.eus eta gailu mugikorretarako aplikazioa.

Euskaraz erosi eta saldu nahi dutenak harremanetan jartzea da Baduzuren helburua, euskaraz kontsumitzen dutenen komunitatea sortzea, komunitatea irizpideduna sortzea; euskara ere kalitatezko kontsumoaren ikur eta horretarako irizpide baita.

Hauxe topatuko duzu Baduzun: Euskal Herriko 4.000 establezimendutik gora duten euskara mailaren arabera sailkatuta, establezimendu berriak gehitu edo daudenak baloratzeko aukera; eta horrez gain, ekarpenak egiteko eta kontsumitzaileak harremanetan jartzeko foroa.

Zer diozu, kontsumitzaile irizpideduna izan nahi duzu? Jaitsi aplikazioa, erregistra zaitez, eta erabili Baduzu.

 

  Irakurri +

IKAPP berriak

2017an bi IKApp berri prestatuko ditugu Iametzarekin batera. 

  1. Ortografia lantzekoa: euskaraz idaztean ortografia-arazoak badituzu, aplikazio egokia duzu hau.
  2. Leku-izenak lantzekoa: leku-izenak euskaraz zuzen nola idazten diren ikasteko tresna praktikoa , elementu ludikoak txertatuz, ohiko galdera-erantzunez gain, mapa jokoa ere badago.

Irakurri +

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46