IKA Euskaltegiak

Nortzuk gara > Hizkuntzarekiko helburuak

  • Helduak euskalduntzea eta alfabetatzea:

IKAren helburua Euskal Herria euskalduntzea eta euskararen erabilera bultzatzea da, eta bere lan esparrua helduak euskalduntzea eta alfabetatzea da.

  • Hiztunak sortzea:

IKAk euskaldunak, euskaraz biziko diren hiztunak, sortzea du eginbidea.

  • Hizkuntzaren kalitatea bermatzea:

Euskararen normalizazioa lortzeko bidean, IKAren jomuga da ikasleek euskara egokia erabiltzea. Horretarako, ahalegin berezia egiten dugu komunikazio-gaitasuna eta ahozko baliabideak lantzen, ikasleek hizkuntzaren bizitasuna eskura dezaten, komunikazioa egokiro lor dezaten eta, orobat, erabiltzen duten euskara ona izan dadin.

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46