IKA Euskaltegiak

Nortzuk gara > Irakaskuntza helburuak

  • Ikas eta Ari:

Bi hitz hauek biltzen dute IKAren irakaskuntzaren izaera eta funtsa: Ikas eta Ari. Euskaraz aritzeko ikasi, eta euskaraz arituz ikasi. Gure ikasleak ikas-prozesuaren hasiera-hasieratik hasten dira mintzatzen, ikasten dutena praktikan jartzen.

  • Eraginkortasuna:

Irakaskuntzaren helburua ahalik eta euskaldun gehien sortzea da, ahalik eta azkarren sortu ere. Helburua betetzearren, irakaskuntza atsegina, erakargarria eta parte-hartzailea lortzea ezinbesteko baldintza da.

  • Berdintasunaren alde eta bazterkeria guztien aurka:

Pertsona guztien berdintasuna bultzatu eta eskubide guztiak bermatzeko ardura hartu dugu geure gain IKAn; horrenbestez, bazterkeria guztien aurka gaude, dela sexu, arraza, ideologia edota erlijio arrazoiengatik. Horren isla material didaktikoan, ikasgelako jardunean zein irakasleon eta ikasleen arteko harremanetan ematea dugu eginkizun.

  • Parte-hartzailea:

Ikasleak ikas-prozesuaren ardura bere gain hartzea ezinbesteko osagaia da ikaskuntza eragingarria izateko. Ikasgelan egiten diren jardueretan eta hartzen diren erabakietan parte hartu beharra dauka, ikaskideekin elkarkidetzan eta gizalegez. Euskaltegian partaidetza bultzatu eta ziurtatu egin behar dugu.

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46