IKA Euskaltegiak

Nortzuk gara > Metodologia

IKAk euskaldunak sortzea du helburu, euskaraz biziko diren hiztunak. Horregatik, bi hitz hauek biltzen dute IKAren (irakaskuntzaren) izaera eta funtsa: Ikas eta Ari. Euskaraz aritzeko ikasi, eta euskaraz arituz ikasi. Gure ikasleak ikas-prozesuaren hasiera-hasieratik hasten dira mintzatzen, ikasten dutena praktikan jartzen.

Horretarako, IKAk maila guztietarako oinarrizko material didaktikoa sortzen du: Hitzetik Hortzera.

Material honek komunikazioa du ardatz eta helburu. Adierazkortasunari ematen dio lehentasuna, zuzentasunaren gainetik, eta hizkuntza bizi eta errealera hurbiltzen du ikaslea.

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46