IKA Euskaltegiak

Zerbitzuak > Aurrez aurrekoak

Gaur egun, komunikazioan ardazturiko metodologiak nagusi dira euskararen irakaskuntzan, teoria mailan bederen. Aspaldi honetan komunikazioaren inguruko hainbat ikerketa teoriko egin dira, bai eta ekarpen praktikoak egin ere. Horietako bat ataza dugu.

Atazetan oinarritutako irakaskuntza (AOI) xede komunikatiboa duen jarduera, ekintza edo ariketa multzoa da, eta ikasleek zerbait zehatza (ahozko nahiz idatzizko testu bat) sortzea du helburu. Jarduerak ikasleen bizipen eta interesetatik hurbilak izango dira eta ikasleek zerbait egin edo esateko aukera izango dute. Jarduera komunikatiboaren urratsak zehatz-mehatz finkatzen dira, eta ikasleei mota askotako bitartekoak eskaintzen zaizkie helburua ahalik eta ondoen betetzeko.

Aurrez aurreko ikastaroak egoera erreal batean oinarritzen dira. Informazio-trukaketa ziurtatuz, gure ikasleak ikas-prozesuaren hasiera-hasieratik hasten dira mintzatzen, ikasten dutena praktikan jartzen.

Ikasleak ikas-prozesuaren ardura bere gain hartzea ezinbesteko osagaia da ikaskuntza eragingarria izateko. Ikasgelan egiten diren jardueretan eta hartzen diren erabakietan parte hartu beharra dauka, ikaskideekin elkarkidetzan eta gizalegez. partaidetza bultzatuz eta ziurtatuz. Hori ziurtatzeko eta aurrera eraman ahal izateko aurrez aurreko ikastaroetan dugun aukera zabala eskaintzen dugu.

 

IKA Gasteiz IKA Campion IKA Baraņain IKA Errioxa

 

 

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46