IKA Euskaltegiak

Zerbitzuak > Online ikastaroak

http://www.ikaeuskaltegiak.eus/fitxategiak/ckfinder/files/1_%20maila%20online_B1.pdfIKAren zeregin nagusia helduei euskara irakastea da, eta, asmo hori duen orok aukera izan dezan, egunean zehar aurrez aurreko eskolak eskaintzen ditugu. Hala ere, denbora falta dela eta, eskolara joaterik ez dutenentzat IKAko zenbait euskaltegik autoikaskuntzaren bidez ikasteko aukera eskaintzen dute.

Ikasteko era honetan Interneteko konexioa nahikoa da ikasleak irakasle birtual bat izan dezan nahi duen tokian eta ahal duenean ikasteko, ordutegirik gabe eta mugitu barik. Ikasteko modu hau hautatzeaz bat, ikasleak tutoretza pertsonalizatuaz gain, entzumena nahiz mintzamena lantzeko eta hobetzeko audio eta bideo sistema aurreratua eskura izango du. Halaber, mintzapraktika telefonoz edo ordenagailu bidez egiteko aukera izango du.

INFORMAZIO GEHIAGO:

   B1 (1. MAILA) - B2 (2. MAILA) - C1 (3. MAILA)  -  C2 (4. MAILA)

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46