IKA Euskaltegiak

Zure maila

Eskura jarri dizkizugun Mailaketa Probak euskalduntze prozesuan gutxi gorabehera non zauden jakiteko baliagarriak izango zaizkizula uste dugu. Gutxi gorabehera diogu, mailaketa hauetan gramatika ezagutza eta ulermena baino ez dira neurtzen eta. Mailaketa osoagoa eta fidagarriagoa egiteko, euskaltegira hurbildu, eta bertan ikusiko dugu zer moduz moldatzen zaren idazten eta hitz egiten. Horren arabera erabakiko dugu zein mailatan hasi. Jarraian dituzue maila bakoitzeko helburu orokorrak.

Aukeratu zuretzat egoki ikusten duzun maila eta probatu zure ezagutza: (zure maila zein izan daitekeen ez badakizu hasieratik hastea gomendatzen dizugu)

1. MAILA. Lehenengo maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da eguneroko testuinguru ezagunetan eta gai orokor eta arruntei buruzko kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, pertsona eta objektuen deskribapen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko.

2. MAILA. Bigarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldi eta jardunak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko.

3. MAILA. Hirugarren maila burutzerakoan ikaslea gai izango da kultura orokorraren mailan edozein euskal hizketa ulertzeko, baita zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez komunikatzeko ere.

4. MAILA. Laugarren maila burutzerakoan ikaslea gai izango da kultura maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko.

Informazio gehiago HABEren web gunean.

Ariketak

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46