IKA Euskaltegiak

Lege oharra

Lege Informazioa

Legezko oharra

www.ikaeuskaltegiak.eus izeneko webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz) dauzka.

ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz) beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua eta konfigurazioa aldatzeko zein informazioa eguneratzeko eta ezabatzeko eskubidea.

Erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen ardurapekoa izango da webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea. ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz), beraz, ez du inolako erantzukizunik izango webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kaltetan, ez bada bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintzetan.

Ardatz Kultur Elkarteak beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake www.ikaeuskaltegiak.eus-en, baina ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietara konektatzeak zein guneotako edukiek ekar ditzaketen arazoen erantzukizunik.

Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak edo ARDATZ Kultur Elkartearen (ikagasteiz) jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan kalte edota galerak eragiteak bidea emango dio Elkarteari legez dagozkion egintzak abian jartzeko eta, horrelakorik ekarriko balute, egintza horietatik eratorritako erantzukizunak eskatzeko.

Pribatasun-politika eta Datu-babesa

Webgune honetan erabilgarri dauden baliabideen bidez jasotako datu pertsonalak ondorengo erregelamendua betez tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (2016ko apirilaren 27koa (RDPD), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena), abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) eta horiek garatzen dituen araudia.

DATU-TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

ARDATZ KULTUR ELKARTEA (ikagasteiz)

IFK: G01052042

Helbidea: Adriano VI 18, behea (01008 Gasteiz)

Telefonoa: +34 945 154790

Posta elektronikoa: zuzendaritza@ikaeuskaltegiak.eus

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK

ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz) datuak jasotzen ditu bere erabiltzaile eta langileen ibilbide akademiko, administratibo zein laborala kudeatzeko, edozein bitarteko baliatuta zerbitzuei buruzko komunikazioak bidaltzeko, publizitatea egiteko eta jardueren berri emateko.

ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz) datu horiek gordeko ditu bildu ziren helburuetarako beharrezko diren bitartean. Behin helburu horiek beteta, araudi osagarrian ezarritako epeetan gordeko ditu, gehienez, ez bada espedienteen edo titulu akademikoen kudeaketarako.

DATUEN JATORRIA

Bildutako datu pertsonalak interesdunek berek emandakoak dira.

EMANDAKO DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA

Erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datu pertsonalak egiazkoak, zehatzak eta egungoak direla, eta haien erantzule dira; badute, halaber, datuak behar bezala eguneratuta izateko konpromisoa.

KONTSERBAZIOA

Datu pertsonalak gorde egingo dira datu-emaileak ARDATZ Kultur Elkartearekin duen harremanari edo loturari eusteko, betiere beharrezkoak diren bitartean eta datu-emaileak datuak ezabatzea eskatu ezean; era berean, datuak gorde egingo dira legez eskatzen diren epeetan ARDATZ Kultur Elkarteari exijitu dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzeko.

HARTZAILEAK

Datu pertsonalak tratatzen dituen bitartean, ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz) ez du haien lagapenik egingo, ez bada legez hala beharturik edo datu-emaileak horretarako baimena espresuki ematen diolako; halako baimena eskatu behar izanez gero, ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz) datu-emaileari jakinaraziko dio zer-nolako ondorioak ekar diezazkiokeen baimena ukatzeak edo, zehazkiago, zer zerbitzu ezin izango dituen jaso baimena ukatuz gero.

ESKUBIDEAK

Pertsona orok honako eskubide hauek ditu datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:

  • Datu pertsonaletan sartzekoa eta horiek eskuratzekoa.
  • Datuak zuzentzekoa edo ezabatzekoa.
  • Datu-tratamendua mugatzea eskatzekoa.
  • Datu-tratamenduaren aurka egitekoa.
  • Datuak beste norabait eramatekoa.
  • Emandako baimena baliogabetzekoa.

Interesdunek eskubidea dute jakiteko ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz) beren datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez. Era berean, badute datuak eskuratzea, eta eska dezakete datu okerrak zuzentzeko edo, bestela, hasieran aurreikusitako helbururako beharrezkoak ez diren datuak ezabatzeko.

Interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatzen badute, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioei aurre egiteko bakarrik gordeko dira datuak; beren datuen tratamenduari aurka egiten badiote, ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz) datuak tratatzeari utziko dio, ez bada legezko arrazoiak tarteko erreklamazioak egiteko edo erreklamazioei aurre egiteko; eta datuak xede jakin baterako erabiltzeko adostasuna noizbait baliogabetzen badute, horrek ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako datuen erabileraren zilegitasunean.

Horretarako, interesdunek eskaera-idazki bat helarazi behar dute ARDATZ Kultur Elkartera (ikagasteiz); bai eta, horrekin batera, nortasun-agiriaren kopia ere: Adriano VI 18, behea (01008-Gasteiz) zuzendaritza@ikaeuskaltegiak.eus. Azkenik, erreklamazioa aurkeztu ahal dute Datuak Babesteko Agentzian bere web-orriaren bitartez (https://www.aepd.es/), baldin eta uste badute haien eskubideak urratu direla datu pertsonalen babesari dagokionez.

SEGURTASUN-NEURRIAK

ARDATZ Kultur Elkarteak (ikagasteiz), bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu, betiere teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda, bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak baina ez liratekeela ARDATZ Kultur Elkartearen (ikagasteiz) erantzukizunpekoak.

TRAFIKO-DATUAK ETA COOKIEAK

ARDATZ Kultur Elkartearen (ikagasteiz) webguneak, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta hobetzeko asmoz, cookieak erabiltzen ditu. Web-zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu-fitxategia da, hain zuzen, cookie bat, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. ARDATZ Kultur Elkartearen webguneak berak sortutako cookieak baino ez ditu irakurriko. ARDATZ Kultur Elkarteak erabilitako cookieak, beraz, erabiltzaile eta ordenagailu bakar bati lotutakoak izango dira, eta ezingo da beste datu pertsonaletara sartu. Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake ordenagailuko pantailan cookieak jaso direla adierazteko eta, bide batez, bere disko gogorrean instala daitezen saihesteko.

Era berean, eta betiere webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, www.ikaeuskaltegiak.eus-ek IP helbideak erregistratzen ditu. Era horretan, datuak gerora prozesatu ahal izango dira aztertzeko, esate baterako, zer orrialde bisitatu diren eta zenbat bisita izan dituzten horiek; baita zertan eta zenbatero aritu diren bisitariak web-orrian ere.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari gara webgune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, xede izanik ARDATZ Kultur Elkartearen webguneko orrialdeetan zer gertatzen den aztertzea.

 

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46