IKA Euskaltegiak

Zerbitzuak > Aterpetxea

MATXINBELTZENEA aterpetxea Lesaka erdigunean dago kokatua, izen bereko etxe ederrean. Etxe hori 1633an eraiki zuten eta 1991n zaharberritu genuen. Gaur egun, besteak beste, aterpetxe gisa egokitua dago. IKA koordinakundeak kudeatzen du, euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko asmoz.

MATXINBELTZENEAk 4 solairu ditu. Beheko solairuan Kattu jatetxe-ostatua dago. Lehen solairuan, bilkura gela eta egongela daude, baita Bortzirietako IKAko euskaltegiko ikasgelak ere. Bigarren eta hirugarren solairuetan, berriz, logelak: 4, 6 edo 8 lagunentzako ohatzedun gelak dira.

 

Argibide gehiago nahi izanez gero, egin klik honako helbide honetan:

www.matxinbeltzenea.eus

Informazio gehigarria:

IKA Lesaka: 948637796 bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus

IKA Gasteiz: 945154341 aratz@ikaeuskaltegiak.eus

IKA Iruñea: 948222246 campion@ikaeuskaltegiak.eus

 

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46