IKA Euskaltegiak

Zure maila > 1a

Ikaslea 1.A maila bukatzean gai izango da:

ENTZUMENA:

  • Mezu eta narrazio sinpleak ulertu; instrukzio, ohar eta leku, objektu edota pertsonen deskripzio laburrak.
  • Telebista eta irratitik jasotakoaren ideia nagusia jakin.

IRAKURMENA:

  •   Informazio orokorra atera. Gaia zein den jakin eta, batzuetan, berri labur eta artikulu errazetako datu jakin batzuk ulertu; beti ere, ondo egituratua eta irudiztatua baldin badago.
  •   Lagun batek idatzitako eguneroko bizitzari buruzko gutun edo oharra ulertu.
  •   Informazio nagusia ulertu aisia, erakusketak, egunkariko iragarki laburrak, esku-paper, kartel eta abarrekotatik.

IDAZMENA:

  • Ohar eta mezu laburrak, postalak, zorion txartelak, eta gutun informalak idatzi.
  • Galdeketa orriak bete datu pertsonalekin.
  • Gertaera bat kontatu esaldi laburrekin (zer gertatu den, noiz eta non). Testua logikaz egituratu, kronologikoki adibidez.

MINTZAMENA:

  • Labur eta erraz deskribatu pertsona, objektu eta tokiak.
  • Narrazio labur eta oinarrizkoak egin gertatutako, orainaldiko edota etorkizunekoak kontatuz.
  • Instrukzioak eman.
  • Garraio publikoan, postetxean, taberna eta jatetxeetan, saltoki eta abarretan moldatu (informazioa eskatu, eragiketa errazak egin, jateko edo edateko zerbait eskatu, erosketak egin zer nahi duen azalduz eta prezioa galdetuz...).
  • Maila bereko ikasleen artean hitz egin; maila altuagoa dutenekin arazoak izango dituzte.

Horretarako ikasleak honako gramatika nozio hauek menperatu beharko ditu:

  • Orainaldiko aspektua (NOR, NOR-NORI hirugarren pertsona, NOR-NORK eta NOR-NORI NORK) eta agintera.
  • Konparazioak (baino -ago, baino gehiago/gutxiago, bezain/adina.).
  • Deklinabidea singularrean eta pluralean. • Juntagailu errazak (ETA, BAINA, HALERE, GAINERA…).
  • Zehar estiloa (konpletiboa, zehar galdera, zehar agintera).

Ondorioz, proba honek zure gramatika gaitasunaren berri emango dizu. Hau da, oso ondo egiten baduzu 3.urratseko kontzeptuak menperatzen dituzula esan nahiko du; kontzeptuak ezagunak egiten bazaizkizu, tarteko urratsean (2. urratsa) egongo zara; eta ulertzen ez badituzu, hasieratik hasi beharko duzu.

Dena dela, ez ahaztu hizkuntza bat ikastean garrantzitsuena hitz egitea dela, eta ahozko mailaketa probak esango digu zehazkiago zein maila duzun.

Maila honen informazio gehiago eta azterketa ereduak HABEren web gunean topa ditzakezu.

« atzera

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46