IKA Euskaltegiak

Zure maila > 1b

1.B maila bukatzean, ikaslea gai izango da:

  • Kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak eta objektuen deskripzio laburrak ulertzeko, eta ahoz zein idatziz adierazteko.
  • Solasaldian parte hartzeko gai izango da.
  • Mezu nagusia eta orokorra jaso, eta adierazteko.
  • Zenbaitetan informazio xehea jasotzeko (helburuaren arabera, eta testuaren egiturak bideratzen duenean).
  • Testuinguru informaletan eta ezagunetan bere burua defenditzeko gauza izango da.
  • Testuinguru formal eta arrotzetan zailtasunak izango ditu.
  • Ahozkoan egiten dituen akatsek ez dute komunikazioa oztopatuko, ordain estrategien erabilerari esker (errepikapenak, auto-zuzenketak...).

Horretarako hainbat nozio jakin behar du:

  • Aditz aspektua, orainaldian zein iraganean (NOR, NOR- NORI, NOR-NORK, NOR-NORI-NORK) eta agintera.
  • Konparazioak (baino…ago, baino …gehiago/gutxiago, bezain, adina, hain, hainbeste ), hainbat korrelazio (gero eta...ago, zenbat eta ago/orduan eta…ago, zein baino zein….ago) eta superlatiboa.
  • Deklinabidea: singularra, plurala zein mugagabea.
  • Oinarrizko juntagailuak eta lokailuak erabiliko ditu (eta, baina ,ordea, halere, beraz, hortaz, horregatik, hori dela-eta, izan ere, gainera, baizik, izan ezik).
  • Zehar estiloa jakin beharko du (konpletiboa, zehar galdera, zehar agintera).

Maila honen informazio gehiago eta azterketa ereduak HABEren web gunean topa ditzakezu.

« atzera

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA · Comedias, 14 · 31001 · IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46